Oinarrizko gizarte zerbitzua
Zer da oinarrizko gizarte zerbitzua?
Oinarrizko gizarte zerbitzuari esker (SSB, gaztelaniazko siglen arabera), Lantarongo udalerrian bizi diren pertsona guztiek erabili ditzakete Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak eskainitako baliabideak, zerbitzuak eta prestazioak. Sistema biztanleriaren eskubideetan eta biztanleen beharretara hoberen egokitzen diren zerbitzu programa eta zentroetan oinarritzen da.
Nola funtzionatzen du oinarrizko gizarte zerbitzuak?
SSBan erreferentziazko profesionala aurki dezakezu, hau da, gizarte-langilea. Bere xede nagusia pertsona eta familia erabiltzaileei Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema erabiltzeko informazioa ematea da, baita, beharrezkoa denean, beste arreta-sistemetara birbideratzea ere, prozesu osoan zehar laguntza-harremana sortuz. Honako funtzio hauek beteko ditu:
- Pertsona eta familia guztiei erabilgarri dauden gizarte-baliabideei buruz jakinaraztea.
- Beharren hasierako balorazioa egitea.
- Pertsonen beharrei erantzuteko baliabide egokienen konbinazioari buruz orientatzea eta/edo, hala badagokio, beste sistemetako baliabideetara birbideratzea.
- Pertsona eta/edo familiaren laguntzarekin, Arreta Plan Pertsonalizatua (APP) sortzea eta parte hartzen duten beste sistema eta agenteekin batera kudeaketa bere gain hartzea, Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoan (LPPE) edo Banakako Arreta Programan (BAP) aurreikusitako jarduketak martxan jarriz.
- APP edo BAParen aldizkako jarraipena eta ebaluazioa egitea, horren erantzukizuna erreferentziazko beste langile bati transferitzen bazaio edo beste arreta-sistemetara birbideratzea beharrezkoa bada salbu.
- Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazioetarako sarbidea izapidetu, kudeatu eta koordinatzeko funtzioak egitea.
- Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren arreta eta babesa behar dezaketen biztanleriaren gizarte-beharrak detektatzea eta beharrezkoak diren jarduketak abiaraztea.
-
Gizarte-langilea:
Paloma Aranceta Arilla - Ayuntamiento kalea, 2, 1. solairua, ezkerrean, 01213 (Komunioi)
- Arreta-ordutegia: Asteazkenetan, 10:00etatik 13:30etara (aurretiko hitzorduarekin)
- parancetaarilla@araba.eus
- 945 33 20 24 Hitzordua eskatzeko (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara)
Euskadiko gizarte zerbitzuen sistemaren zerbitzuak, programak eta prestazioak
185/2015 DEKRETUA, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoa. 2015Eko urriaren 29an argitaratu zen 206. EHAAn.
Beste prestazio batzuk
- Familia ugariaren liburua.
- Aparkatzeko txartela.
- Pentsio ez-kontributiboa (PEK): Baliogabetasuna eta erretiroa.
- Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak (GLL).
