EZAGUTU
Sobrongo Ur
Museoa
-
La Presa kalea, 1
01423 Sobron - 945 35 92 35
-
Ordutegia:
Larunbatetan, igandeetan eta jai-egunetan, 10:00etatik 14:00etara -
Udako ordutegia:
Uztailean eta abuztuan, asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara - Ur Museoaren webgunea
Interes-toki gehiago

Done Jakueren baseliza (Alcedo)
Bisitatzea merezi duen eraikin txiki paregabea.

San Martinen eliza (Alcedo)
Estilo erromanikoan egina, erretaula nagusi neoklasikoa eta albo-kapera errenazentista dauzka, bi arkuko elizpearekin eta hegoaldean dagoen leiho polit erromanikoarekin batera.

Zubi erromatarra (Bergonda
Omecillo ibaia zeharkatzen duen eraikuntza erromaniko ederra; batzuk diotenez, baliteke erromatarren garaikoa ere izatea.

San Joan Batailatzailearen eliza (Bergonda)
XIX. mendean eraikia, portada zaharra mantentzen du, eta erretaula nagusi plateresko aipagarria dauka.

Aintziraren Ama Birjinaren baseliza (Caicedo)
Erdi Aroko eraikuntza da (leku horretan XV. mendera arte egon zen herriaren parrokia izan zen), eta Corpus Christiaren bezperan ospatzen den erromeria ospetsu baten helmuga da. Erromerian inguruko herri guztietako biztanleek hartzen dute parte.

La Magdalena nekropolia (Caicedo)
Caicedotik gertu, Erdi Aroko bi nekropoli interesgarri daude: La Magdalena, X. mendekoa, eta San Vicente.

Igokundeko Ama Birjinaren eliza (Caicedo)
Ama Birjinaren irudi erromanikoa duen erretaula errenazentistari esker nabarmentzen da.

Caicedo Yusoko aintzira
Balio ekologiko handiko hezegunea da (Euskadiko aintzirarik baliotsuena da), biotopo babestu izendatua. Caicedo Yusoko aintzirak biodibertsitate zoragarria du, besteak beste, uretako hegaztiak (bereziki, kopetazuri arrunta) eta hegazti migratzaileak.

San Zipriano eta San Kornelioren eliza (Komunioi)
Gurutzadura aipagarria, kapitel interesgarriak, erretaula nagusi neoklasikoa, hiru aldare, leiho erromanikoak eta hondar erromatarrak dituen tenplu erromanikoa (aipagarria da ziur aski indigena eta argiaren jainkosa zen Lucinaren ohorean egindako botozko ara. Bertan ohikoa zen Lucina Fontetxako hareharriz egindako ara horretan gurtzea). Gainera, badago ere idazkunak dituen harri handia, gertuko tenplu erromatar batetik ekarria.

Erdi Aroko dorreak (Fontetxa)
Fontetxako etxadia bi dorrek zaintzen dute. Dorrerik handiena Orgaz dorrea da, eta XV. mendearen amaieraren eta XVI. mendearen hasieraren artean eraiki zen. Jauregi bat dauka atxikituta, eta bere jatorrizko gotorlekuaren hondarrak ere ikus daitezke (gaur egun, Micaela Portilla eskola-tailerra hartzen du barne). Bigarren dorrea, berriz Kondestablearena da, eta Solórzano familiarena zen.

Done Jakueren eliza (Leziñana)
Elizpe barroko irekia du, arku erdizirkular bakarrarekin. Bestalde, estilo bereko ganga eta erretaula nagusi neoklasikoa ditu. Barruan gaur egun suntsituta dagoen baseliza zahar batetik ateratako San Andresen irudia du.

Zubi zaharra (Larrazubi)
Ebro ibaiaren urek sortutako paisaia zoragarria bi zubi ederren profilekin osatzen da Larrazubin: zubi zintzilikari zaharra eta zubi arkuduna, modernoagoa.

San Nikolasen eliza (Larrazubi)
XVIII. mendearen amaieran Sarmiento familiaren dorretxe zaharraren gainean eraikia, ekialdera begiratzen duen leihate ederra du.

San Estebanen eliza (Salcedo)
San Estebanen Erdi Aroko monasterio garrantzitsuaren hondarretan eraikia eta Valpuestako apezpikutzaren menpe, lantegi zaharraren hondar erromanikoak kontserbatzen ditu.

Erlojuaren dorrea (Salcedo)
Salcedoren etxadian nabarmentzen den eraikuntza harmoniatsua.

Lantarongo San Martin baseliza (Sobron)
Quijerako edo Quixerako Andra Mariaren monasterioko (931) Ama Birjinaren irudia gordetzen du. Gaur egun, urtegiaren urek estaltzen dute, eta bertara doaz Alcedo, Bergonda, Larrazubi, Sobron eta Villanueva Soportilla (Burgos) herrietako biztanleak erromerian.

Sobrongo haizpitartea
Animalia- eta landare-dibertsitate handiko eremu natural zoragarria, Árcenako mendilerroaren eta Obarenes mendien tontor altuek inguratua. Batasuneko garrantzizko leku (BGL) izendatu da Natura 2000 sarean, eta Eskualdearen Intereseko Habitat ere bada. Bestalde, Hegaztientzako babes bereziko eremu (HBBE) gisa sailkatu da. Sobrongo haizpitartea paseoak emateko, arrantza egiteko, ur-kirolak praktikatzeko, eskalatzeko edo atseden hartzeko leku bikaina da. 60 kirol-ekintza arte egin daitezkeen Turismo aktibo eta abenturako zentroa, Eskualdeko turismoa ezagutzeko zentroa, Ur Museo tematikoa eta 10 kilometroko luzerako urtegia ditu.

San Martinen eliza (Turiso)
Estilo flandriarreko albo-erretaula ederra eta sartzean zeharkatu behar den arku erdizirkularra dira parrokia-eliza eder honen elementurik nabarmenenak.
